27 urtarrila, 2016

Datuen babeserako legea

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. ZEIN GARA?

KURUTZIAGA IKASTOLAk ondorengo helbidea du: Galtzareta kalea 13, 48200 Durango. Website honekin edo bere
zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke:94 620 08 22. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke: administratzailea.durango@ikastola.net

www.kurutziagaikastola.net eta www.kurutziagaikastola.eus domeinuak KURUTZIAGA IKASTOLArenak dira.

2. ZER DA KURUTZIAGA IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?

Orain www.kurutziagaikastola.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta KURUTZIAGA IKASTOLAk sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, orri honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko du; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 7, Safari 6 edo goi mailakoa beste nabigatzaile bada. KURUTZIAGA IKASTOLAk beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA-MUGAK

Web orri hau KURUTZIAGA IKASTOLArena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak KURUTZIAGA IKASTOLArenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo KURUTZIAGA IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta KURUTZIAGA IKASTOLAren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA.

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, KURUTZIAGA IKASTOLAk edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

KURUTZIAGA IKASTOLAk ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, KURUTZIAGA IKASTOLAk ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, KURUTZIAGA IKASTOLAk web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, KURUTZIAGA IKASTOLA ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango KURUTZIAGA IKASTOLAk edo KURUTZIAGA IKASTOLAk baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskae rengatik erabiltzailearen aurrean KURUTZIAGA IKASTOLAren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

KURUTZIAGA IKASTOLAk ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta KURUTZIAGA IKASTOLAk, bere eskumenei berariaz uko eginez, Bilboko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.kurutziagaikastola.eus web orriaren helburu nagusia KURUTZIAGA IKASTOLAren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, KURUTZIAGA IKASTOLAk legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua.
  • Datuak biltzearen helburua.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

KURUTZIAGA IKASTOLAk erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna KURUTZIAGA IKASTOLA izango da. Helbidea honako tokia du: Galtzareta kalea 13, 48200 Durango; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. KURUTZIAGA IKASTOLAk ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, KURUTZIAGA IKASTOLAk segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta KURUTZIAGA IKASTOLAk besterik ez dakite.

Halaber, KURUTZIAGA IKASTOLAk fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio KURUTZIAGA IKASTOLAri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

KURUTZIAGA IKASTOLA da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, KURUTZIAGA IKASTOLAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, KURUTZIAGA IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da.

Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo KURUTZIAGA IKASTOLAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.kurutziagaikastola.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo “internet kafean”.

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo KURUTZIAGA IKASTOLAren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© KURUTZIAGA IKASTOLA Eskubide guztiak gordeak.