Parte hartzeko sustapena

parte-hartu
Hezkuntza komunitate osoak ikastolaren eguneroko martxan parte hartzeko bideak zabaldu eta aukerak sustatzeko asmoz, Komunikazio Plan orokor bat garatzeko asmoaren berri eman zuen Artezkaritza Kontseiluak. Lehen urrats moduan, ikastolaren organu guztien osaketa eta betebeharrak web gunean argitara emango dira, organu horiekin (Artezkaritza, Eskola Kontseilua, Zuzendaritza etab.) zuzenean harremanetan jartzeko moduekin batera. Ahal den neurrian, helburua da prozesuaren amaieran, edozein gai edo proiektu martxan jartzeko bideak zeintzuk diren jakitea guztiok, zein epetan egingo diren eta zeintzuk izango diren gaiaz arduratuko diren pertsonak.