20 maiatza, 2013

Ostadar proiektua

Ostadar Proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako curriculumaren kudeaketarako diseinaturiko proiektua da. Ikasleentzako eta irakasleentzako hainbat ikasmaterialek osatzen dute euskarri desberdinetan: paper euskarrian, ikus-entzunezkoak, multimedia eta baita internet bitartezkoak ere.

Ostadar Webgune honetako Giden bitartez, proiektuaren material curricularrak erabiltzeko eta antolatzeko tresna berri bat eskaini nahi zaie irakasleei. Bestetik, bertako Ostadar Guneen bitartez, ikasleekin zuzenean landu ahal izateko internet bitartezko jarduerak aurkeztuko dira etorkizunean, beti ere Ostadar materialen sekuentzietan txertatuta, eta unitate didaktiko eta kometodologia aberasteko asmoz.

Gidetan, irakasleentzako edukien artean honakoak topa daitezke, besteak beste:

  • Bigarren zehaztapen-maila curricularraren atalean, arloaren aurkezpena, helburuak, edukien sekuentziazioa eta irizpideak, metodologiari dagozkion kapituluak eta ebaluazioari buruzko hainbat zehaztasun.
  • Hirugarren zehaztapen-mailan, unitate didaktiko bakoitzaren xehetasunak.

Gida digitalizatu hauen bitartez irakasleari zuzenduriko eduki horiek guztiak modu pertsonalizatuan kudea daitezke, ikastetxeko proiektu curricularra garatzeko orduan egin beharreko lanak arintzeko tresna bilakatzen delarik.

www.ostadar.net

Eki proiektua

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.

2013-14 ikasturterako eskuragarri izango direnak, DBH 1erako egokitutako ikasmaterialak dira. Datozen urteetan iritsiko dira beste ikasturteetarako prestatutakoak.

2008-09 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean oinarritzen da EKI. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea.

EKI proiektua, beraz, Euskal Curriculumaren garapena liratekeen ikasmaterialak dira eta
Konpetentzietan oinarrituta dago. Europako zuzentarauek ezarri dute irakaskuntzak konpetentzietan oinarritu behar duela.

Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistemizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko.

Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Bi euskarritan aurkezten da EKI proiektuaren materiala, paperean eta digitalean. Era berean, EKIgunea web orrialdea garatu da, euskarri digitaak biltzen dituen txokoa. Bi euskarriak ez dira banaka aurkezten, elkarren osagarri gisa baizik, ikasleek IKTren konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten.

www.ikaselkar.com/eki/informazioa

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskatu honako formulario honen bidez